Kurduen Newroz urte berriko bestaren harira joan dira brigadistak Kurdistanera. Brigadaren helburua da “herri kurduak jasaten duen jazarpen eta errepresio gordina zuzenean ezagutzea eta salatzea” izan da . Ostegunean atxilotu zuten Eduardo Izarzugaza brigadista, kontrol batean, deportatu egin zuten, eta larunbatean ailegatu zen Euskal Herrira. Gaurkoan berarekin berba egin dugu. […]

Udaberriarekin batera dator munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionala. Newroz da, Kurdistango herriaren sinboloa eta askatasun egun berria dakarren jaia. Lau estatuk zapaldu eta zapaldutako 40 milioi pertsonak osaturiko herriaren eguna da. Kurdistanekin elkartasun astea antolatu du Askapena erakunde internazionalistak. Martxoaren 17ko ekitaldi eta brindis batekin hasi, martxoaren 22ko […]

Askapena erakunde internazionalistak 30 urte bete ditu aurten. Beste behin ere brigadak antolatu ditu “munduko prozesu emantzipatzaile ezberdinak ezagutu eta gerora Euskal Herrian ezagutzera emateko”. Apirilaren 16ra bitarte egongo da epea izena emateko. Jhasna izan da gurean. Europan,azken urteetako dinamikarekin jarraitzeaz gain, hainbat leku berri iragarri dituzte. Herrialde Katalanetakoari Bretainiako […]

Izenburu batzuk irakurri ondoren, sakontzea dugu gustoko Hizpidean, eta horixe egin dute Gotzon Hermosilla eta Irati Sarasua kazetariek. Gotzonek gaur Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasi den Askapenako bost kideen aurkako epaiketa izan du hizpide, Iratik, aldiz, pasa den larunbateko Donostiako manifestazioa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151019hispideainakisarazuaetahermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Espainiarentzat hispanitatearen eguna dena beste askorentzat herri indigenen erresistentzia eguna den moduan, datorren astean Askapenari Madrilen egingo zaion epaiketari buelta eman eta Espainiar estatua bera epaitu dute hainbat lekutan, Askapenaren aldeko ekimenetan dabiltzanek. Lurrek kontatu digunez, Gaur eguerdirako “Herri libreen martxa” deitu dute “Gora herriak” lelopean. Hitzordua Iruñeko Antoniutti parkean izango da […]

Askapeña konpartsako Itsaso etorri zaigu, pixkat nekatuta, bart txandan ibili delako. Txosnan “lan asko, baina gustora” egiten dela dio. Berak kontatu digu Askapeña duela 24 urte Bilbon euskal internazionalismoaren inguruan zebiltzaten lagun batzuek sortu zutela. Konpartsa “gero eta sendoagoa” dela kontatu digu, urte osoan, Bilboko Konpertsen programazio batzordean eta beste ekintzetan dabilena. […]