OpenHouseBilbao jaialdiak hiriko 47 eraikin irekiko ditu asteburuan

Kaletik gabiltzanean lanerako bidean korrika presaka agian ez dugu inguruetara begiratzen, eta gure hiriak duen ondare arkitektonikoa ez dugu atzematen. Titaniozko Guggenheim baino askoz gehiago du gure Bilbok. Bilbok dituen formak, bere arkitektura, bere espazio publikoak, azpiegitura handiak, bere izateko arrazoia dute.Horien atzean gehienetan ezagutzen ez ditugun erabaki, bitxikeria eta xehetasunak ezkutatzen dira, horiek guztiak ezagutzeko aukera izango dugu Open House jaialdian. Ekimena 48 orduz eta dohainik ateak zabalduko ditu normalean herritarrentzat itxita egoten diren edo jendeak ezagutzen ez dituen eraikin eta espazio interesgarriak. Irailaren 23an eta 24an egingo da eta ekimenaren asmoa da hiria ezagutzea eta eztabaida zabaltzea herritarren artean. Open house bilboa jaldiaren inguruan mintzatu gara Andoni Pomborekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Adingabeak eta Internet, arriskuak eta nortasun digitala

ar. Ira 19 , 2017
Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek jasan duten bilakaera eta horrek eragin duen aldaketa soziologikoa. Egunero jende asko erabiltzen ditu sare sozialak argazkiak edo bideoak partekatzeko, zer irakurtzen ari den jakinarazteko, film bati kritika egiteko, edota pentsatzen ari dena azaleratzeko. Horrela, sare sozialak norberaren bizitzaren erakusleiho bihurtzen dira. […]

Honekin lotuak