IBAIZABAL: Kafe Antzokiko egun hauetarako programazioa

Gaur ere, pasa den asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Gero, astelehen eta asteartean izandakoak aipatu ondoren, gaur 20etan Kafe Antzokian Jabi Lauzurika “Apolo”-ri egingo dioten omenaldia komentatu du. Bihar Resumen Latinoamericano aldizkariaren aldeko kontzertua izango dela kontatu digu, eta larunbatean Ekitaldi pribatua. Eta datorren astean, kontzertuak, Inunen hitzaldi musikatua eta konpartsakide eguna. Informazio gehiago kafeantzokia.eus gunean.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: "Apoloren heriotzean" musika aukera berezia

og. Uzt 9 , 2015
Jabi Lauzurika lankide eta laguna hil berri da. Haren omenez, Pedro Elias Igartuak saio berezia eskaini digu gaur: lehen orduan, Ruper, Anari, Ñico Saquito, P.P. Berzaitz, Victor Jara, Joseba Tapia, Carlos Gardel eta Aire Ahizpak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Ruper berriro, Pete Seeger, Jose Afonso, Mikel Laboa, Doctor Deseo, Xabier […]

Honekin lotuak