Gaurko eguna Bakearen nazioarteko eguna da, hori dela eta EGK-k Nazioarteko Bakearen Eguna ospatzeko #GazteokBizikidetzan ekitaldia antolatu du Arriaga Plazan. Gaur arratsaldez izango da ekitaldia. Elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko dute, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Arratsaldeko seietan abiatuko da ekitaldia. Euskadiko Gaztedia kontseilutik Maialen Olabe Aguirrek eman dizkigu xehetasunak.
Igandean Irailaren 23an hasiko da bertsolari txapelketa nagusia , Baigorrin , eta abenduaren 17n jokatuko dute finala, Barakaldoko BEC erakustazokan. 43 bertsolari arituko dira kantuan txapelketako hamalau saioetan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan,aurkeztu dute euskal herriko txapelketa nagusia Serio agertu dira Imanol Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa […]