Gaurko eguna Bakearen nazioarteko eguna da, hori dela eta  EGK-k Nazioarteko Bakearen Eguna ospatzeko #GazteokBizikidetzan ekitaldia antolatu  du Arriaga Plazan. Gaur arratsaldez izango da ekitaldia. Elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko dute, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Arratsaldeko seietan abiatuko da ekitaldia. Euskadiko Gaztedia […]

Emagune espazioa 2014an sortu zen EHUgune espazioaren baitan. Bertan gizarte gaiei  ezberdin ingurua hausnartzeko foroak  biltzen dira. Bake eta elkarbizitzaren gaia estrategikoa eta behar beharrezkoa denez, EHUgunen baita Emagune sortu zen. Emagune emakumeek sortutako espazioa da, bakegintzan eta gatazkaren konponbidean emakumeek ze ekarpen egin dezakete hausnartzeko. Denbora eta patxada hartu […]

Zurrumurruen aurkako hainbat ekimen sortu dira azken urteetan Euskal Herrian. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek gizarte bizikidetza nahasten eta zailtzen dutela. Eta bada zer egin ahots diskriminatzaile horien aurrean, arlo guztietan. Bilboko Udala Europako Kontseiluak bultzatutako zurrumurruen aurkako “Communication for integration – C4I” proiektuan ari da parte hartzen beste […]

Eibarren hasi dute gaur aurtengo UEUren udako ikastaroen hirugarren astea, eta Nagore Larrazabalek bertatik hitz egin digu. Gure hezkuntza sistemak sistema patriarkala bultzatzen duela esan digu pedagogia feministaren beharra azpimarratuz. Berarekin batera Ibai Fresnedo sexu hezitzailea arituko da ikastaroan. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solasnagorelarrazabal.mp3 Deskargatu hemen