Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak pisua elkarbanatzen bizi diren gazteen errealitatea ezagutu eta COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoeraren aurrean irtenbideak bilatzeko #IkaslePisuakZer kanpaina aurkeztu du. Azken asteetan hartutako neurrien artean “pisu hauen alokairuari buruzkoak” falta direla azpimarratu du EGK-K. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200504_maialen_olb_egk.mp3 Deskargatu hemen.

Euskadiko Gazteria kontseiluak emakumeek eremu publikoan parte hartzerakoan dituzten beldur eta oztopoak identifikatu ditu Eragin plazandre txostenean. 2018ko urriaren 31n #Plazandre ekitaldia ospatu zenuten  Bizkaia Aretoan .Topaketak bi atal nagusi izan zituen: alde batetik, egun EAEn eremu  publikoan diharduten emakume esperientzietatik abiatuz, espazio publikoan, plazan  egoteko dituzten beldur eta oztopoei […]

Gaurko eguna Bakearen nazioarteko eguna da, hori dela eta  EGK-k Nazioarteko Bakearen Eguna ospatzeko #GazteokBizikidetzan ekitaldia antolatu  du Arriaga Plazan. Gaur arratsaldez izango da ekitaldia. Elkarrizketa, gogoeta eta adierazpen artistikorako eremu bat irekiko dute, Bizikidetza eta Giza Eskubideen errespetuan oinarritutako kulturaren garapena sustatzeko. Arratsaldeko seietan abiatuko da ekitaldia. Euskadiko Gaztedia […]

Pasa den asteburuan Bilbon jazotako bi gertakari tamalgarriren berri izan dugu. Lehenik, aste-bukaeran aditzera eman zen diskriminazio kasu bat eman zen Bilboko taberna batean. Ostegun gauean bi emakume taberna batetik irtetera “gonbidatu” zituzten beraien artean musukatzen ari zirelako. Gero, hau salatzeko egin zen protestatik eta ordu batzuetara, bi neska gazte […]

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) prentsaurrekoa egin du gaur Gasteizen “gazteontzako enplegu planak egiteko GAZTEON ERREZETAK” aurkezteko. Errezeta-liburu formatuan aurkeztua, EAEko gazteak ordezkatzeko sortutako instituzio honek 17 proposamen bildu ditu kalitatezko enplegua sortzeko. EGKko Amaia Elortzak kontatu digunez, dokumentua ekarpen berriei irekita dago. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150615solasamaiaelortza.mp3 Deskargatu hemen