SOINUGELA: Balerdi Balerdi, Toño Murorekin solasean #PedroEliasIgartua

Gaurko saioan Toño Muro Balerdi Balerdi taldearen sortzaile, kantari eta kantugilea izan dugu Soinugelan. Berarekin luze hitz egin dugu rockari buruz. Nafarroatik Balerdi Balerdi azkeneko 25 urteotan euskal rockaren ikur sekretua izan da. Aurretik Fuletanol, Fiebre eta Motos taldeetan ibili zen Toño, baina Balerdi Balerdirekin gailurrera iritsi zen. Ohore handia izan da guretzako Toño eta Balerdi Balerdi gure saioan gonbidatuta izatea, taldearen fan-fanatikoak izan garelako azken 25 urteotan. Saioan, Toñoz gain, Zara, Patxi Goñi eta Patxi Gaztelumendi izan ditugu telefonoz.

Kantu hauek entzun ditugu:

  1. Zarama: Nahiko.
  2. Fiebre: Tu estás ahí (zuzenean).
  3.  Motos: Muévete.
  4. Balerdi Balerdi: Ez gara galdu.
  5. Balerdi Balerdi: Beti Gazte.
  6. Balerdi Balerdi: Arima Sobera.
  7. The Kinks You Really Got Me.
  8. Pottoka: Nekazaritza SOS.
  9. Balerdi Balerdi:Philosophia.
  10. Balerdi Balerdi: Iraila.
  11. Balerdi Balerdi: Linboan.
  12. Balerdi Balerdi: Galtzen ikasteko metodoa.
  13. Balerdi Balerdi: Gau honetan.
  14. Balerdi Balerdi: Iruñea motor city.
  15. Balerdi Balerdi: Fan fan oso fan.

.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Olatz Salvador kantaria Rafa Ruedaren musika gomendio

al. Ira 25 , 2017
Gaurkoan Rafa Ruedak Olatz Salvador kantaria ekarri digu. Olatz Salvador bakarlari bezala duela hiru urte hasi zen zuzenekoak ematen. Gitarra lagun duela badcampen bi grabazioa ditu eta bertatik jasotako kantua ekarri digu, “Korapilatzen” kantua entzun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170922-rafa_olatz%20salvador.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak