Gaurko saioan Toño Muro Balerdi Balerdi taldearen sortzaile, kantari eta kantugilea izan dugu Soinugelan. Berarekin luze hitz egin dugu rockari buruz. Nafarroatik Balerdi Balerdi azkeneko 25 urteotan euskal rockaren ikur sekretua izan da. Aurretik Fuletanol, Fiebre eta Motos taldeetan ibili zen Toño, baina Balerdi Balerdirekin gailurrera iritsi zen. Ohore handia […]
Balerdi Balerdi
Ez da egia Balerdi Balerdikoek fan fanatiko bakarra dutenik. Gutxienez bi gara, eta Soinugelan hasieratik nafarrak ezin gustukoago izan ditugu. Horregatik poztu gara hainbeste euren lan berriarekin. Diskoak Galtzen ikasteko metodoa du izena eta, noski, Gor diskoetxeak argitaratu du. Gainera, bertan gure kuttun bat, Berako Petti, taldean sartu da lan […]
25 urte musikan murgilduta eta indar berrituta heltzen dira berriro ere Balerdi balerdi taldeko kideak. Disko berria aurkezten dabiltza Galtzen ikasteko metodo. Gaurkoan Toño Muro izan da Piperpolis saioan. 2000. urtean berriro jarri zuten arte taldea martxan Murok eta Sergio Ibarrola Zara bateria jotzaileak. Karlos Ortiz baxu jotzailearen laguntzarekin, Hegoko […]
Gaurkoa Balerdi Balerdi taldearen lan berriaren aurrerapen kantua entzun dugu. Maiatzean argitaratuko dute “Galtzen ikasteko metodoa” deituriko lan berria. 90eko hamarkada Iruñean sortutako taldearen ibilbideko bosgarren lana izango da. Aurreko lanetik formazioak aldaketak izan ditu, Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola […]
Gaurko urrezko kanta Balerdi Balerdi nafar taldearen Arima sobera izan dugu. Laster diskoa aterako dute, taldeak berak aurreratu duenez, baina guk Ez gara galdu disko zaharragoko abestiari erreparatu diogu, baita kanta horretan agertzen diren aipamen batzuei ere. Soul esparruko erreferentziak dira, lehena Smokey Robinson eta bere The Miracles taldearena, eta […]