Indarkeria jasan duten emakumeen lekukotzak “Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut” ekitaldian igandean Bilbon

Bilbon egingo da, urriaren 8an, Igandean, Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut deituriko ekitaldia. Indarkeria jasan duten emakumeen  lekukotzak jasoko dituzte. Euskal Herriko bake prozesuan emakumeek “subjektu aktiboak” izan daitezen eta gatazka politikoa genero ikuspegi batetik landu dadin lanean ari da Foro Sozial Iraunkorraren barruan sortutako Gogoetabidean taldea. Bertako kide da Jone Goirizelaia eta saioan  izan da. Euskal gatazka deiturikoak bortxazko adierazpide ugari eta askotarikoak izan dituela azken 50 urtean, eta horiek irekitako zauriak orbaintzea dela aurrera begirako zeregin garrantzitsuetako bat bakegintzaren alorrean. Emakumeek sufritutako biolentzia ikusgarri egi eta sinesgarritasuna eman nahi diote. Ekitaldia Bilbo solokoetxe lorategian izango da igandean 12:00etan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gazteentzako Bizilabe tailerrak zientzia eta ikerketa Bilbon, urriaren 18tik aurrera

ol. Urr 6 , 2017
Elhuyaek  eta Bilboko Udalak programa esperimental bat jarriko dute martxan, 12 urtetik 17ra bitarteko, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, ikasle gazteen artean ikerketa, zientzia eta teknologia sustatzeko; programa horretan, aisia erabiliko da gazteak erakartzeko foku nagusitzat. Urria eta azaroan lau tailer antolatu dituzte. Abenturen eta zientzia-esperimentuen bidez ikerketara hurbiltzeko balioko dutenak. Ikertzaileek […]

Honekin lotuak