Bilbok Homeless Film Festival zinemaldia hartuko du azaroaren 3an eta 4ean

Bizitegik antolatutako film laburren lehiaketan, Bilboko ikastetxeetako eta EHUko 300 ikasletik gorak parte hartu dute. Azaroaren 3 eta 4ean, Jardunaldi honek gizarte inklusioaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. Aipatzekoa da Manchesterren (Erresuma Batuan) hasitakoa dela 2011 urtean, eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi bakarra dela. Bazterkeria sozialean dauden pertsonekin lan egiten duten entitateek sustatutako antzerki-konpainiek (Murtzia, Suitza, Bartzelona, Bilbo eta Sevilla) eraldaketa sozialerako tresna gisa aurkeztuko digute antzerkia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kurdistan begiratuz zinemaren II zikloa astelehenetan Bilborocken

ar. Urr 31 , 2017
Herri kurduaren elkartasun ekimenak azaroan zehar Kurdistan begiratuz zinema zikloa jarri du martxan. Astelehenetan Bilborock aretoan izango dira emanaldiak. Filma ikusteaz gain solasaldirako tartea ere irekiko dute, Kurdistango herriaren berri ezagutzeko asmoaz. Azaroaren 6an “Sara, jiyana, min her ser bu” filma eskainiko duela. Azaroaren 13an “Radio Kobani” eta Azaroaren 20an […]

Honekin lotuak