Gaur Errefuxiatu eta Migratzaileen Nazioarteko Eguna da. Ongi etorri errefuxiatuak eta Mugak zabalduz karabanak prentsaurrean agertu dira. Ongi etorri errefuxiatuak errefuxiatu eta migratuen eguna izan beharko litzatekeela salatu du. Europako migratzaile politiko jo puntuan jarri ditu. Bestetik Mugak Zabalduz karabanak egingo duen ibilbidea aurkeztu dute. Italian “politika xenofobo erailtzaileak eta elkartasunaren kriminalizazioa” salatuko dituzte. Hirugarren urtez jarraian, penintsulako 100 erakundek baino gehiagok bat egingo dute, datorren uztailaren 13tik 22ra, Europako mugetan giza eskubideak urratzen direla salatzeko. 2016an, Karabana Grezian izan zen, non Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko lotsaren ituna salatu zuen, eta joan-etorri segurua zein harrera duina aldarrikatu Siriako gerratik ihesi zeudenentzat.
Deskargatu hemen.