Ostiralean, “Ez dok, badok: Oteizaren mailua” ikuskizuna Gabriel Aresti Katedraren eskutik Bizkaia Aretoan

Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra jarri zuen abian irailean. Ostiralean, EHU kulturarekin batera “Ez dok, badok: Oteizaren mailua” kontzertua antolatu du Bizkaia Aretoan. Katedrari buruz eta biharko ekimenari buruz hitz egin dugu Patxi Juaristi EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasle eta Katedrako zuzendariarekin. Bere hitzetan, Gabriel Aresti Katedrak euskal kulturaren inguruko katedra bat izatea du helburu. Gaineratu du, Bizkaia Aretoko Koldo Mitxelena aretoan ikusiko den kontzertua diziplina anitzeko ekitaldia izango dela. Sarrera doan da eta arratsaldeko 19:00etan abiatuko da.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kristina Berasainek "Sahara, herri bat erresistentzian" liburua eta "Saharari kantari" diskoa aurkeztu dizkigu

og. Abe 14 , 2023
Durangoko Azokan Sahara, herri bat erresistentzian liburua aurkeztu da eta guk egilearekin solastatzeko aukera izan dugu. Kristina Berasain kazetariak urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariaren nazioarte saileko kazetari moduan lurralde okupatuetara lehendabiziko bidaia egin zuenez geroztik. Euskaraz gaiaren inguruan idatzitako lehendabiziko kazetaritza liburua dugu eta kazetaritza […]

Honekin lotuak