Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxearen aurkezpena

Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Gaur bertan aurkeztuko dute Susana Andino Galtzagorri elkarteko kideak aurkeztu digu proiektua. Emakumeen Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok  beharrezkoa du horrelako espazioa bat. Begiz jota dute “Koloretxe, auzo garaietako emakumeen etxea” paratzeko leku egokia. Hain zuzen ere, Harrobia plazan, egun Bilboko Udaltzaingoak darabilen eraikinean. Gaur San Frantzizkoko udaltegia arratsaldeko 19:00etan aurkezpena egingo dute eta bihar Maria Luz Esteban antropologo eta feministak solasaldia eskainiko du San Frantziskoko udaltegian, Andrea Momoitio Galtzagorriko eta Pizkara Magazineko kidea moderatzaile dela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Asteon ARGIAn Eneko Gorri, Argiak 20 urte Interneten eta Andeka Juradoren egoera

og. Aza 30 , 2017
Argia astekariaren errepaso egin dugu lander Arbelaitz kazetariarekin. Eneko Gorriri egindako elkarrizketaz aritu gara, Baiona-Angelu-Biarritz eta Ipar Euskal Herriko euskararen egoeraz esandakoez. Argia.eus-ek 20 urte bete izana ere izan dugu mintzagai, eta azkenik Andeka Juradori egindako elkarrizketa ere ekarri dugu gurera, sare sozialetan bertxiotutakoengatik zigortua izan baita. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171130_LanderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak