Artez eta kulturaz beteko ditu Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoak Gau Irekiaren jaialdiak. Sarean Kultur Elkarteak antolatzen duen 8. edizio honetan ehunka doako jardueraz beteriko 60 espazio egongo dira orotariko publikoaren parte-hartzea sustatzeko. Hiriko kultura parte-hartzailearen esparruan erreferente garrantzitsua bilakatu da ekimen hau. Hamaika jarduera dakartza jaialdiak […]

Larunbatean, abenduaren 15a, Gau Irekia itzuliko da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara. Sarean elkarteak antolatutako kultur jaialdiak 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu egun baterako. Zazpigarren edizioak kultura parte-hartzailearen aldeko apustua sendotzen du, ekitaldiaren programa bertako artista zein kolektiboekin batera sortuz, deialdi ireki baten bitartez. 50 gunetan ehunka […]

Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Gaur bertan aurkeztuko dute Susana Andino Galtzagorri elkarteko kideak aurkeztu digu proiektua. Emakumeen Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok  beharrezkoa du horrelako espazioa […]

Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Hamalaugarren edizioa izan da larunbatekoa. Euriari aurre egin eta milaka lagun parte hartu zuten edizio […]