Euskararen eguneko ospakizunak Bilboko auzoetan

Euskararen eguna dugu abenduaren 3an, igandean hain zuzen ere eta Bilboko hainbat auzotan ekitaldiak egingo dituzte euskararen aldeko egun hau ospatzeko.  Hona hemen Bilbo auzoetan asteburuan izango diren ekitaldien errepasoa. 11 egun euskaraz ekimenari ekin zioten Deustun duela 9 egun. Horrek esan nahi du, igandean bertan emango diotela amaiera hainbat eusakal herri eta hiritan abiatutako dinamikari. Eguna borobiltzeko umeentzako tailerrak egongo dira 11terdietatik Aurrera eta baita Yoga tailerra ere 12terdietan. Tailerrok Done Petrin izango dira. Eta bukatu ostean, triki-poteoari helduko diote Tintigorriraino, bertan herri bazkaria antolatu baitute. Bazkarirako sarrerak Berbaizun daude salgai eta gaur da erosteko azken eguna. Gaur bertan, Alde batetik, alde zaharreko 7katu gaztetxera joango dira bertso doinuak. Bertso afaria egingo da Maialen Akizu, Nahia Ibarzabal eta Txaber Altube bertsolarien eskutik. Bestetik , Kirikiño ikastolan, urteroko tradizioari jarraituz, bertso Saioa antolatu dute. Aurtengoan Amets Arzallus, Onintza Enbaita eta Jone Uria arituko dira.  Bilboko beste hainbat tokitan ere euskararen eguna ospatuko da, esaterako Iralan. Igandean, 12etan hasita haurrentzako jolasak antolatu ditu Bilboko AEK-ak eta baita belarri prest aho bizi izeneko egitasmoaren aurkezpen ekitaldia ere, 12terdietan. Bestetik, indautxuko euskara taldeak antolatuta, indautxun euskararen egunean, 12etan hasiko da egitaraua, poesia musikatu saio batekin. Idoia Carramiñana eta Mikel Inun arituko dira, ondoren garagardo dastaketa egongo da.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Itàca no és miratge; tots a l'Abordatge!

lr. Abe 2 , 2017
Aquesta setmana acabarem d’escoltar l’entrevista d’en Cesc Agramunt al membre de l’ANC de Reus David Amigó. A l’embruix de les tradicions seguim de llegendes amb l’Albae. Per finalitzar el programa, en Marcel ens portarà a ARRAP. Aste honetan Cesc Agramuntek Reuseko ANCko kide David Amigóri egindako elkarrizketaren bigarren zatia entzungo […]

Honekin lotuak