Azken urteotan Bilboko Udalak euskalgintzako eragileren bat nabarmentzen du, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, udaletxeko Arabiar Aretoan egin ohi duen harreran. Aurtengoan ikus-entzunezko hiru hedabideren lana omendu nahi izan du: Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria Irratia eta Hamaika Telebista. Aipamena jasotzea atseginez hartu du Bilbo Hiriaren izenean mintzatu den Ane Zabala esatariak […]

Aogán Ó hIarlaithe irlandarra irlaren hego-mendebaldeko Cnoc na Graí herrian sortu eta Galwayko unibertsitatean irlandera modernoa ikasi zuen. Irlandera edo gaelikoa ama hizkuntza eta interesgune nagusi izan du beti. Aintzinako irlanderan doktoregoa lortu zuen Aoganek iaz, eta gaur egun Europar Batasunarentzat lan egiten du, itzultzaile moduan. Pandemia dela eta, orain […]

Edozein hizkuntza ikastea, baita euskara ere, prozesu eta lanketa bat eskatzen duen jarduera da, baina benetan aberasgarri egiten zaituena. Jatorrizko hizkuntza euskara ez duten pertsonak entzungo ditugu jarraian. Hizkuntzak ikastea oso lan handia da eta ahalegina handia den arren, merezi duela. Saioan zehar  Izaro entzun dugu, Finlandiarra da, Finlandieraz hitz […]

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren ekimena direla eta, Bilboko kaleetan euskara normalizatzeko egiten duten lanagatik ezagunak diren bost komertzio omendu ditu Udalak. Horiek dira Frutería los Chicos, Arbeko Electrodomésticos, Farmacia Lotina, Semillas, plantas y floristería Mikel Zuazua eta Deustu Bike. Komertzio hauetako arduradunek Bilboko euskaltegi-sarean ikasten dute edota zerbitzuak euskaraz […]

Euskararen eguna dugu abenduaren 3an, igandean hain zuzen ere eta Bilboko hainbat auzotan ekitaldiak egingo dituzte euskararen aldeko egun hau ospatzeko.  Hona hemen Bilbo auzoetan asteburuan izango diren ekitaldien errepasoa. 11 egun euskaraz ekimenari ekin zioten Deustun duela 9 egun. Horrek esan nahi du, igandean bertan emango diotela amaiera hainbat […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Euskararen aldeko adierazpen instituzionala egin du Nafarroako Gobernuak eta larunbaterako kultura ekitaldi ugari prestatu ditu. Iruñean Altxatu taldea eta Oihan Vega arituko dira. Hortaz gain aurrekontuen inguruko berriak ekarri dizkigu. Hilaren 30eko osoko bilkuran onartzea espero dute. Iruñeko Udalak 196,5 milioi euroko aurrekontua […]