Andu Lertxundik “Horma” eleberria aurkeztu du Ahotsenean

Lan berria kaleratu du Andu Lertxundi idazleak, Horma izenburupean, eta gaur goizean aurkeztu du Ahotsenean. Itzultzaile bat da istorioko pertsonaia nagusia, eta komunikazioa inkomunikazioa da funtsean landu duen gaia. Lehenego Horma lanaren abiapuntua zein izan den kontatu digu. Hormak islatzen du inkomunikazioaren ertza, edo guk pilota jaurti eta hark itzultzen diguna, asmatzen ez dugulako noiz eta nola jaurti. Idazleak ere Argi zuen, protagonista eta narratzailea itzultzailea izango zela, Memoriaren galtzea, eta horrenbestez, protagonistari burua haurtzarora joaten zaionekoa ere bai. Bukaera ere garbi zuen. Tonuari hotza da liburuan topatuko duen irakurleak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Topatu gazte komunikazio proiektuak ikasturte osoko jarduna urtekari batean bildu du

og. Abe 7 , 2017
Webgunetik paperera igaro dira Topatu proiektuaren lanak. 2016-2017 ikasturtea hilabetez-hilabete banatu eta horietako bakoitzean argitaratutako lanak kaleratu dituzte urtekari formatuan. Amaia Ramirez Topatuko kideak kontatu digunez, beharrezkoa ikusi zuten euskarriz aldatzea, paperak ematen dituen aukerez baliatzeko. Proiektua aurrera eramateko, crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten, eta beraien helburu behin lortuta, hainbat […]

Honekin lotuak