Euskal hedabideen egoeraz jardun dugu Behategia, Euskal Hedabideen Behatokia koordinatzen duen Libe Mimenzarekin, aurtengo urtekaria Durangoko Azokan aurkeztu ondoren. Aurtengo txostenean hainbat azterketa eta gogoeta biltzen dira, besteak beste, kazetaritzan gertatutako zenbait aldaketa, zentsura eta kontrol ahaleginak, Kataluniako eta Euskal Herriko hedabideen joera berritzaileak, euskal hedabideen webguneetako trafikoaren azterketa eta telebista ikusteko ohituren azterketa dakartza aurtengo txostenak.
Behategia zer den eta zer lan egiten duen azaldu digu Mimenzak, izan ere, duela bi urte Euskaraz diharduten hedabideen eragin kuantitatiboa eta kualitatiboa neurtzeko sortu zen Behategia, euskal hedabideen eta unibertsitateen elkarlanetik eta, aurten, Udako Euskal Unibertsitatea bildu da ekimen honen egiturara.
Deskargatu hemen.