IBAIZABAL: Durangoko Azokan Erroa argitaletxearekin #azoka49

Durangoko Azokaren 49. edizioak gaur goizean ireki ditu ateak, eta hantxe dago egunotan Zenbat Gararen Erroa argitaletxea. Xabier Monasteriok, giroa eta azokaren garrantzia aipatzeaz gain, argitaletxe horren nobedadeak aurkeztu dizkigu: liburuak Gure amaren sekretua eta Altzateko jaunaren elezaharra izeneko irakurketa errazeko liburuak dira, Euskara errazean izeneko bildumaren baitan, gero, Euskaltzaindiarekin batera argitaratu den Harri eta Herri liburuaren edizio berezia, Arestiren poesia-liburuaren 50. urteurrena dela eta, idazle ezagunen artikulu sorta berria dakarrena. Disko berria ere aurkeztuko du Erroa argitaletxeak, Aire ahizpen lehenengoa dugun Bidexka izeneko CDa, Erroaren estreinakoa ere badena.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUAN ZE INGOU?

ol. Abe 5 , 2014
Ez dute ez kalerik egin Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok. Petti artista beratarrari lapurtutako sukalde-errezeta ekarri digute: Basurdea, alegia; Ruper txantxikuarraren “Lurrean etzanda” azken lanaren aurkezpena; Urkiolan barna, Saibegirako ibilbidea, eta nola ez, 49.Durangoko Liburu eta Diska Azoka. Eta asteburu honetarako proposamen gehiago Mieltxoren eskutik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/141205zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak