Musika sektorearen erronken inguruan berba egin dugu. Musikari eta teknikarien lan baldintzak, herri kulturaren merkantilizazioa eta festibal erraldoietako kritikari helduz.
Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, azkenean Novaltiaren greba ez dugu aipatu, greba luzearen ostean akordio lortu dute. Ala ere hurrengo egunetako deialdien errepasoa egin dugu.
Gai monografikoa hasteko Myriam Miranda Musikari elkarteko Koordinatzaile Orokorra izan da gurekin, eta artisten estatutuari buruzko balorazioa egin du. Ostean, Josu Zabala musikaria eta Bilbo Hiria irratiko kidea izan da estudioan, Hertzainak taldearen azken agurrean 40.000 ikusleak batu dituzten hiru kontzertutan. Bizitakoaren inguruko hausnarketak partekatu ditu gurekin. Kapitalistak eta politikoak musikaren munduan gainean egiten duten fagozitazioa salatu du, horrela herri kulturak egoerak iraultzeko duen ahalmena lapurtzen baitutelako. Amaitzeko, Argiako Gorka Bereziartuarekin gaur egungo festibal erraldoiei buruzko hausnarketa egin dugu.
Hurrengo saioa berezia izango da, maiatzaren 16 martitzenean Bilboko Kafe Antzokian (12:30-13:30) zuzeneko irrati saio berezi bat antolatuko dugu.
Deskargatu hemen.