ZIENTZIALARI: Antioxidanteak (Usue Pérez-López)

Azken bolada honetan, hedabideetan zein lagunen arteko solasaldietan gero eta maizago entzuten ditugu antioxidatzaileei buruzko aipamenak. Konposatu berezi hauek izaki bizidunen defentsan daukaten eginkizun garrantzitsua eta gure osasunari dakarkioten onura etengabe goraipatzen dira solasaldi horietan. Baina hona zenbait galdera: zer dira antioxidatzaileak, zehazki esanda? Nola lan egiten dute gure barnean? Zer mesede egiten diote gure osasunari? Horiek eta beste batzuk dira Usue Pérez-López ikertzaileak gaurko saioan erantzungo dituen galderak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Feministok gerraren aurka" lelopean bihar martxa feminista eta antimilitarista izango da Santurtzin

ol. Abe 15 , 2017
Mugimendu Feministak martxa antimilitarista eta feminista egingo du bihar Santurtzin. Feministok gerraren aurka lelopean. Mugimendu feministak bat egingo du mugimendu antimilitaristarekin, mugimendu feminista historikoki posizionatu da armagintza eta bortizkeria estrukturalen aurka. Greenham Common kanpaldia, antimilitarismo feminista, desobedientzia edota erresistentzia bezalako hitzak entzutean. 80. hamarkadan egindako ekintza hura inspirazio iturri eta […]

Honekin lotuak