Gertakari latzak izan dira azken hilabetetan Bilbon eta hori dela eta egunkari askotako azaletan agertu da. Aste honetan zehar Bilboko Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoak gonbidatuko ditugu saiora eta azken hilabeteetako gaiak mahai gainean jarriko ditugu. Udalean ordezkaritza duten sei alderdiak gonbidatuko ditugu. Gaurkoan EH Bilduko zinegotzia Aitziber Ibaibarriaga izan da gurean. Segurtasuna izan dugu hizpide. Argi utzi digu Bilbon ez dagoela segurtasun arazoa, gainera datuak horrela adierazten dutela. EH Bildutik argi ikusten dute desoreka arazoa dela. Hausnarketa sakona egiteko une dela nabarmendu du.
Deskargatu hemen.