Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformatik (DeGLAP) deustuarrei deialdi bat luzatu die Bilboko udaletxearen eskaileretara ager daitezen, ostegunean 17:45ean, abendutik hona Deustuko Merkatu Zaharraren (1991tik Gazte Lokal izan denaren) alde jaso ditugun 2.000 sinaduratik goraren erregistro jendetsu bat egite aldera. Axular izan da gurean Deustuko Gazte lokalaren aldeko plataformako kidea. Udaletxean erregistratuko dituzte sinadurekin Batzordeari eskatuko diogu XIX. mendeko eraikina HAPO-PGOUren Eraikinen Katalogoan txertatzea, eraikina mantendua izan dadin. Eskaera hau eraikinaren balio historikoan (Deustu elizatea izan zela gogorarazten duen aztarna bakarrenetakoa da) zein egun ematen zaion erabilera kolektiboan oinarritzen dute; funtsezko espazioa da auzoarentzat Deustuko Gazte lokala.
Deskargatu Hemen.