Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azaleko gaiarekin hasi gara: Israelek Palestinan egiten duenaren inguruan, fokua bereziki Jerusalemen jarrita. CAFen tranbia proiektua ere hizpide izan dugu, noski. Gaur egun mundu osoak Gaza du begi bistan, baina Palestina ez da Gaza bakarrik. Badira beste lurralde batzuk ere, izen berekoak, baina aspaldian ostuak, zatituak, zauri zahar baten gisan: Zisjordania, eta egoera bereziki konplexuan dagoen Jerusalem. Oiher Urrutia baztandarrari egindako elkarrizketa ere ekarri dugu. Aroztegikoen elkartasun komiteko bozeramaile izan da, eta bere esperientziaz aritu da. Amaitzeko, kultur apunte bat: Mejillon Tigre kolektiboa. Ane Zubeldia eta Eider Adeletxek osatzen dute, eta, ‘Hitz esana’ bira amaitzear den arren, hainbat gai interesgarri jorratu dituzte: ahozko poesiaren erronkak, jendaurreko agerpenak eta hizkuntzaren erabilerak dakartzan zalantzak eta aukera berriak.
Deskargatu hemen.

