1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta hainbat gazte belaunaldiren topaleku bilakatu da gaztetxea urteotan. Ekainaren 21an ekitaldia egin zutean baina orduan esan zuten bezala, udazkenarekin dator ospakizuna. Gaur hasi eta urriaren 23 arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211013_DeustukoGazteLOkala.mp3 […]

1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta gazte belaunaldi ezberdinen topaleku bilakatu da Gaztetxea urteotan. Urteurrenari garrantzia eman eta ekainaren 21ean Done Petri plazan ekitaldia antolatu dute. Ibilbidearen errepasoa egin dugu bertako Uxue eta Ibairekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210601_deustoko_gaztelokalak_30urte.mp3 Deskargatu hemen.

Pare talde feministaren hamargarren urteurrena dela eta “Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa” sorta izango da larunbatean Deustuko Gazte Lokalean. Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira protagonista, euskara, umorea eta generoa uztartuz. Bakarrizketan zehar landuko dituzten gaiak ere potoloak: amatasuna, ama izateko presioa… Gaurkoan Mirari Martiarenarekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190116_mirari_martiarena.mp3 […]

Deustuko Gazte Lokalaren Aldeko Plataformatik (DeGLAP) deustuarrei deialdi bat luzatu die  Bilboko udaletxearen eskaileretara ager daitezen, ostegunean 17:45ean, abendutik hona Deustuko Merkatu Zaharraren (1991tik Gazte Lokal izan denaren) alde jaso ditugun 2.000 sinaduratik goraren erregistro jendetsu bat egite aldera.  Axular izan da gurean Deustuko Gazte lokalaren aldeko plataformako kidea. Udaletxean erregistratuko dituzte […]

Deustuko Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Bilboko Udalak elkarrizketak iraun artean. Gaur goizean Deustuko gazte asanbladak bileran adostutakoaren berri eman dute. Asanbladako kide dugun Amaiak adostutakoaren berri eman digu. Deustuko Gazte Asanbladak hurrengoa beteko duela hitzeman du, “Gazte Lokalaren intsonorizazio proiektu bat aurkeztea eta guk geuk egitea, bitartean kontzertuak […]