SOINUGELA: Johnny Cash “American Recordings 6”

CASHJohnny Cashen musikaren zale-zaleak gara Soinugelan eta pozarren ospatu dugu American Recordings sortaren 6. alearen argitalpena. Bospasei kanta entzun ditugu guztira hamar kanta biltzen dituen disko eder honetatik. Gehienak bertsioak diren arren, Johnnyk berak idatzitako kutsu erlijiosoko kantu bat ere entzun dugu. Elvis Costellok bere azken lanean –Secret, Profane and Sugarcane”– eskaintzen dituen country giroko bi abesti izan ditugu.
Gero, Arkansasko mendietara jo dugu 7oeko hamarraldian country rock murgildu zen The Ozark Mountain Daredevils taldearen musika gogoratzeko. Handik Mexikora egin dugu eta Hermanos Chavarriaren 30eko urteetako disko bat berreskuratu dugu. Saioaren azken zatian Johnny Burnette rockanbilliaren ibilbidea errepasatu dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño, yantzan obetó!#40

og. Mar 11 , 2010
Gaur… emakume ahotsak! Mauriziatik hasita,euskal kantagintzan izan diren kantari (eta musikariak!) entzungo ditugu…Sorkun (argazkian), Aiora Renteria, Amaia Zubiria, Ines Osinaga, Maialen Errotabehere….ahots ederrek inspitatuta egin dugu! Hiru saio monografiko  izango dira. J. Zabala&I. Elgezabal Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak