Greba feminista historikoa izan da Bilbon

Pankartaz, amantalez, pintaketaz eta kolore morez josi zituzten emakumeek kaleak. Jai  giroa nagusi, baina aldarrikapena ere. Goizeko deialdietatik Bilbo jendez lepo egon zen. Egun  osoan zehar beltza eta morea izan ziren nagusi eta oihu bat besteen gainetik “Gora Borroka feminista”. Emakumeen aniztasuna aldarrikatu zuten, eta hori islatu zen Bilboko kaleetan, adin, jatorri eta klase askotako emakumeak elkarrekin emakumeen eskubideen alde protesta egin zuten. Lan arloan deitutako lanuzteek eragin handia izan dute sindikatuen esanetan. Lau orduko bi geldialdi antolatu zituen mugimendu feministak Bereziki sektore feminizatuetan igarri zen lanuztea, ELAko ordezkari Leire Txakartegiren arabera: hezkuntzan, eskoletako jangeletan, zahar etxeetan, administrazio publikoan, garbiketa sektorean, kontserba fabriketan, merkataritzan, telemarketinean eta komunikabideetan.Zaloa Ibeas LABeko ordezkariak, bestalde, instituzio batzuen «hipokrisia» salatu zuen, «ezarritako zerbitzu minimoak abusuzkoak izan zirelako Emakumeak kaleak hartu zituzten, Bilbon arratsaldeko zapietan nekez ibili ahal zen kale nagusitik, 60.000 emakume batu dira Bilboko mobilizazioetan Milaka emakumek Bilboko kaleak hartu dituzte aldarrikapen giroan, eta mugimendu feminista bera ere harritu duen erantzuna jaso du deialdiak. Bederatzi terdietan iritsi zen manifestazio burua Udaletxera, ekitaldi alaia izan zuen eguneko bukaerak kantuak izan ziren nagusi baina baita aldarrikapenak. Argi hutsi zuten atzoko eguna mugarria izan dela eta etorkizuna badela eredu ekonomikoa eta gizartea eraldatzeko. Esan bezala La Basu kantariarekin dantzan amaitu zen atzoko eguna.

Deskargatu hemen.

Eguna iruditan.

IMG_7013

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Iruña-Veleiako aurkikuntzak ditu ardatz Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum artisten lanak

ol. Mar 9 , 2018
Iratxe Jaio  eta  Klaas Van Gorkum artistak Neure ama Roman hil da erakusketa irekiko dute gaur La taller espazioan.  Osagai hauek ditu erakusketak,  34 minutuko dokumentala,  Grafitoen 900 marrazki karpeta plastifikatuetan, banan-banan ikusteko moduan, horietako hainbat horman ipinita. Dokumentalean faltsutasunaren aldeko bi lagun eta benekotasunaren aldeko beste bi. Erakusketaren nondik […]

Honekin lotuak