Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artistak Neure ama Roman hil da erakusketa irekiko dute gaur La taller espazioan. Osagai hauek ditu erakusketak, 34 minutuko dokumentala, Grafitoen 900 marrazki karpeta plastifikatuetan, banan-banan ikusteko moduan, horietako hainbat horman ipinita. Dokumentalean faltsutasunaren aldeko bi lagun eta benekotasunaren aldeko beste bi. Erakusketaren nondik norakoak Iratxe Jaiok eman dizkigu.
2018koa, maiatzaren 27an ospatuko da Ibilaldia, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatutako bigarren Ibilaldia izango da; izan ere, 1995ean, Sinestezina lelopean, Bizkaiko Ikastolen jaia burutu baitzuen. Taup! da aurtengo Ibilaldiak izango duen leloa. Bihotzaren taupadaren onomatopeiaren indarra agertzen da. Bizirik eta martxan, “taupaka” dagoen hezkuntza-proiektua. Ze Esatek taldeak egin du aurtengo […]