Datorren larunbatean, hilaren 27an, Bermeoko Kafe Antzokian egingo dutena, “Aske errugabea delako” lelopean eta Asel Aske Plataformak antolatuta. Lutxo Egiak, Plataforma horren kideak, Aselen kasuko kronologia laburra egin du, etxeko atxiloaldian dagoela gogoratuz. Kontzertuaren arrazoiak eman ondoren, larunbatean Bermeon izango direnak aipatu ditu: Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia, Gatibu, Ken Zazpi, Kerobia, Rafa Rueda, Txuma Murugarren, Leire Saitua etabar luze bat. Sarrerak salgai daude dagoeneko Bermeon, Gernikan eta Bilbon. Honen inguruko informazio gehiago www.aselaskatu.org helbidean.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.