Itsas behera Pez Limbo talderen sorkuntza berria Barakaldon

Itsas BEHERA gasteiztar konpainiaren proposamen eszeniko berria da, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian estreinatuko den obra. Eta  larunbatean Barakaldo antzokian izango dira Javier Barandiaran eta Unai López de Armentia dira antzezlan honetako bi protagonistak, errealitatetik kanpo dauden bi gizon, eta beren helburu bakarra egotea eta existitzea da. Pez Limbok duela bi urte jaialdi berean estreinatu zuen formatu txikiko proposamen eszeniko batetik sortu zen Marea Baja. Piezaren arrakastaren ondorioz, konpainiak bertsio luzea sortu zuen, eta bertan Unai López de Armentia eta Javier Barandiaran antzezleek errealitatetik kanpo beren lekua bilatzen dute, Espe Lopezek zuzendu du.  Javier Barandiaran izan da gurean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ahots baten sormen egonaldian izen ematea ireki dute

og. Urr 6 , 2022
Ahozko sorkuntzan diharduten 15 eta 22 urte arteko Euskal Herriko gazteak biltzea, horien arteko harreman sareak bultzatzea eta esperimentaziorako espazioa sortzea da Ahots Baten sormen egonaldien helburua. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta oraingo honetan Amaiurko aterpea hautatu dute egonaldiak gauzatzeko. Bertan, bertsoan, antzerkian, kantagintzan eta literaturan murgilduko dira parte-hartzaileak, […]

Honekin lotuak