Ostegunetan Argia astekariak dakarrena hurbiltzen digu lander Arbelaitz kazetariak. Aste honetako 2592. zenbakiari dagokionez, Valtonyc musikariari eginiko elkarrizketa eta adierazpen askatasuna izan ditugu hizpide lehenik eta behin. Umeen sexualizazioaz hitz egin dugu, gero eta txikiagotatik inposaturiko rol eta ohituren inguruko erreportaje ere aurkituko baitugu aste honetan eta bukatzeko Hala Bedi irratiak eginiko erreportajea ekarri digu, Arabako Aldundiaren publizitatea nora doan aztertu dute.
Deskargatu hemen.