Origami japonierazko hitza dugu eta papera artazirik eta lekedarik gabe tolestuz denetariko irudiak sortzeko erabiltzen den artea izendatzen du. Hortaz, origamia eta papiroflexia sinonimoak dira. Itxuraz, denbora-pasa atsegina besterik ez dela lirudikeen arren, origamiak garrantzi handiko aplikazioak ditu hainbat esparrutan, hala nola medikuntzan, espazioko zientzietan eta teknologian. Hain zuzen ere, aplikazio horietaz jardungo du Jose Ignacio Royo matematikariak aste honetako saioan. (Argazkia: Anngelfra).
Deskargatu hemen.