Aupa lagunok, Scott William Matthew izango da gure lehenbiziko gonbidatua Scott Matthew izenez ezagunagoa, Australiatik New Yorkerako bidea egin zuen aspaldi eta bertan egin du bere ibilbidearen puska handiena. Jarraian Xabier Montoia. Gorraizea diskoa kaleratu zuen 2017an eta, zenbat eta gehiago entzun, gehiago gustatzen zaigu, disko biribila eta betea egin du Montoiak, kantu leun eta hunkigarriak, sentimenduak gordin, soinu oinarrizko, lirikotasuna. Letrak eta musika. Disko zinez gomendagarria. Ebony Bones, hurrengo gonbidatuak soinu dantzagarri eta gihartsuak ekartzen dizkigu, kritika sozialerako tartea galtzen ez duten arren, bestela begiratu In G.O.D. we trust abestia. Dolarretan dagoen irakurgaia da baina G.O.D inizial bezala idatzita eta azaltzen dute zergaitik: Gold, Oil and Drugs, hain zuzen ere. Txilly dugu hurrengo gonbidatua, Oiartzundik datorren musikari honek sentiberatasun ikaragarria erakusten du bere abesteko moduan eta hitzak lantzeko orduan. 2017an Gauetako Hitzak izeneko diskoa kaleratu zuen eta bertan harribitxi ugari bildu ditu oiartzundarrak. Glaukomak ere badu bere lekua gaurko saioan, Kalima euren azken diskotik lapurtutako bi abestirekin eta bukatzeko MGMT taldearen azkena, Little Dark Age. Ondo izan.
Deskargatu hemen.