MUSIBLA #92: Gyoza, Mourn, Pink Mexico, Fu Manchu, Inoren ero ni, L.A. Witch, Black Midi

Gaurko saioaren hasieran Gyoza talde katalana ekarriko dugu. 2014an sortutako talde hau Mourn edo Coherence bezalako bandetatik datozen musikariek osatzen dute. Orain euren azken diskoaren (Early Bird) aurrerapena eskaintzen digute: In My Room. Hurrengo bisitaria, Mourn taldea izango da. Bartzelonan sortutako beste banda interesgarri bat da, hiru neskek eta mutil batek osatzen dute eta sona handia izan dute atzerrian (AEBetan bereziki), Euren azken diskoa berreskuratzea erabaki dugu: Sorpresa familia. Bertatik abesti pare bat. Aurreko bi taldeen energiak Pink Mexico taldera garamatza. Brooklyngo talde honen azken diskoa ekarriko dugu gaurkora: Dump. Eta aurrera ere soinu distortsionatu eta beruna bezain astuna duen Fu Manchu talde kaliforniarrarekin jarraituko dugu eta Clone of the Universe euren azken diskotik abesti pare bat entzungo dugu. Ildo beretik dator Il Cercatore di Perle, Inoren ero ni taldearen azken diskoa. Andoaingoek EP honetan abesti lakarrak eta garapen luzekoak bildu dituzte. Aurrera gure bidean, Kaliforniako hirukote bat dakargu, L.A. Witch. Hiru neskek osatzen duten talde honek Octubre izeneko diskoa kaleratu zuten 2018an. Euren azken diskoa da. Hurrengoen musika erritmo apurtu eta soinu amalgama batean oinarritzen dira. Black Midi, Londoneko talde interesgarriaren Schlagenheim (kolpatu esan nahi du alemanez) izeneko estreinako diskoa entzun dugu jada Musibla saioan.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=Q3T32cVo0vg

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pisu turistiko ilegalen ondorioz auzotik alde egitera behartuta daudela salatu du Sos Alde Zaharrak

az. Ots 26 , 2020
SOS Alde Zaharra plataformako kideek Zazpi Kaleetan pisu turistiko ilegalak eragiten ari den kalteak salatu dituzte. Bizilagunak auzotik alde egitera behartzen ari direla, etxebizitzen prezioaren igoerak eta espekulazioak batetik, baina bestelako ondorio negatibo batzuk ere pairatzen dituzte auzoan geratzea lortzen duten bizilagunek. Ondorioak zuzenean jasan eta etxeak uztera behartuak sentitu […]

Honekin lotuak