MUSIBLA #106: Aguxtin Alkhat, Anemone, Sara Zozaya, Nor Naiz, Mourn, Black Midi, Tyler, The Creator

Aguxtin Alkhatek disko berriarekin etorri zaigu 2020 honetan, Hutsaren Hatsa du izena eta haren esanetara “zoriontasuna berriz topatzen” lagundu diote abesti berri hauek. Armendaritzeko musikariaren disko berriarekin hasiera emango diogu gaur gure saioari. Anemone taldearekin jarraituko dugu, pop abesti deigarriek sortutako diskoa kaleratu zuten 2019an, Beat My Distance izenekoa. Sara Zozaya musikari donostiarrak bere azken abestiak kaleratzen joan da azken hilabete hauetan, gaurkoan (I) izeneko diskoan biltzen diren abestietako bi ekarri ditugu. Aurrera gure bidean, Eibartik datorren talde bat ekarri dugu. Nor Naiz da taldearen izena eta 7 abestietako disko homonimoa kaleratu berri dute. Bartzelonatik dator Mourn taldea, Sorpresa Familia diskoa kaleratu zuten 2018an eta bertatik abesti pare bat aukeratu ditugu. Black Midi taldeak duela gutxi kaleratu zuten euren lehenbiziko disko luzea single ugari kaleratu ostean Schlagenheim izena jarri diote grabazio luzeari, eta bertan azken boladan argitaratu dituzten single batzuen berrikuspena agertzen da. Bukatzeko disko oso interesgarria. Soul, rock eta hip-hop soinuen atmosfera duen disko bitxia. Diskoaren izena Igor da eta Tyler, The Creator izenarekin sinatuta dator.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hainbat elkartek hiri eredua aldatzeko eskatu diote Bilboko udalari

az. Eka 24 , 2020
Auzo elkarteen federazioak, ekologistak martxan, biziz- bizi auzotarrak eta ongi etorri errefuxiatuak elkarlanean prentsaurrekoa eman dute gaur, Bilboko hiri eredua aldatze eskatu diote udalari. Udal batzaren atarian eta udaletxearen atarian  hiritarrentzako Bilbo bat egin behar dela azpimarratu dute. Hiriak pertsona guztiek etxebizitza duina izateko eskubidea izan dezaten. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200624_Auzoelkarteak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak