Mugimenduaz ohartzen ikasteak hobetu egiten ditu ezgaitasuna duten pertsonen gorputz oreka eta adimen mugikortasuna, UPV/EHUko Fisiologia Sailean egin eta Jon Irazusta doktoreak zuzendutako ikerketa baten arabera. Ikertaldeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan jardunez, azken sei hilean Lantegi Batuak enpresako 32 langilek (21 gizonezkok eta 11 emakumezkok) azken sei hilabeteetan izandako bilakaera aztertu dute bertatik bertara. (Argazkia: Lantegi Batuak).
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, 1978ko San Ferminetako gertakarien inguruko erreportajea eraman dute azalera. 40 urte geroago, Iruñeko Udalaren enkarguz aditu talde batek egindako txostenak argi utzi du: eskarmentua izan zen, zigorgabetasunak estalitako gizateriaren kontrako krimena. Bestetik Sara Majarenas eta Felix Arrietarekin […]