ZIENTZIALARI: Birusak

Gaurko saioan Miren Basaras biologoak birusak zer diren hobeto jakiten lagunduko digu. Birusen definizioa emandakoan, gizakiongan duten kaltegarritasunaz hitz egingo digu, baina baita haien kalteei aurre egiteko erabiltzen diren teknika nagusiez ere, tartean txertaketa dela, noski. Azken minutuetan izen berezia duten eta guretzat, izenez behintzat, ezagunak diren bi birusen gainean jardungo du, Ebola eta Zika birusez, alegia (CDC Global Health-en argazkian: Ebola birusa).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: kafe bueltan solasean kontsumo ohituren inguruan

og. Urt 12 , 2017
Kontsumo ohituren inguruko kafe solasak ekimenean izan gara. Asteazkenean Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, gure kontsumo ohiturak aztertuko dituzte Kafe Solasak saioan, era naturalean mintzamena praktikatuz aritu dira egun osoan zehar. Bertan jasotako iritziak ekarri ditugu Ibaizabal magazinera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170112_kafesolasak.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak