ZIENTZIALARI 100: Taula periodikoa (Garikoitz Beobide)

Elementu kimikoen taula periodikoaren sorrera zientzialari askoren ahaleginen ondorio izan zen, ezbairik gabe, baina garrantzitsuenetako bat Dmitri Ivanovitx Mendeleiev errusiar kimikaria izan zen. Aurten 150 urte betetzen dira kimika modernoaren aita pontekotzat hartzen den zientzialariak taula periodikoa argitara eman zuela, eta, horren karietara, Nazio Batuen Erakundeak 2019a taula periodikoaren nazioarteko urtea izendatu du. Guk ere Zientzialari irratsaioan ez dugu abagunea alferrik galduko, eta, Garikoitz Beobideren laguntzaz, taula periodikoaz arituko gara gaurko saioan.

Kimikan lizentziatua eta doktorea da Garikoitz Beobide. Egun UPV/EHUn dabil irakasle Kimika inorganikoa sailean, eta ikertzaile “Material aktibo, funtzio anitz edo adimendunak eta beraien aplikazioak” ikerketa unitatean, trantsizioko metalen konplexu polimerikoak. Polioxometalatoen kimika ikertzen. (Irudia: Wikipedia).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Harold Melvin, Yola, Maite Larburu, Rocksteady, Reggie Young #PedroEliasIgartua

ol. Mai 10 , 2019
Kenny Gamble eta Leon Huffek 1975ean konposatu zuten Don’t Leave Me This Way aukeratu dugu gaurko urrezko kantutzat. Harold Melvinek The Blues Notes-ekin grabatu zuten The Sound of Philadelphia eremuko estiloan. Zoritxarrez, AEBetan ez zen single moduan kaleratu eta euren kanturik arrakastatsu8ena ez zen izan, baina Inglaterran eta Europan, berriz, […]

Honekin lotuak