ZIENTZIALARI: Animalien tamaina

EHUn Kultura Zientifikoko katedraren ardura zuzena izanik, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek badaki, jakin ere, zientziaren dibulgazioak duen garrantziaren berri eta maiz etortzen zaigu ZIENTZIALARI irratsaiora, honetaz eta hartaz aritzera, maizenik biologiaz eta zoologiaz jarduten badu ere. Gaurkoan, konparazio baterako, animalien tamaina hartu du hizpide. Bi gramoko masa duen erle kolibritik hasi eta elefante erraldoiraino, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek zehaztasunez azaldu dizkigu animalien tamainak eta bizi funtzioek elkarren artean dituzten erlazioak eta nola moldatzen diren animaliak ingurunera, beren tamaina eta ezaugarrien arabera. Saioaren azken minutuetan, elefanteekin egindako ikerlan baten harira, zientzialariek animalien erabilerarekiko agertu behar duten jarrera etikoa azpimarratu du. (Argazkia: Paul).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Segurako 35ak eta Patxi Lopezen izendapena

og. Urt 14 , 2016
Gaur ere bi gonbidatu izan ditugu Hizpidea magazinearen hasieran, eta Segurako 35ak eta Patxi Lopez Kongresuko presidentea izan dira aukeratutako gaiak. Maite Asensioren ustez, berri ona da Segurako 35 horiek kartzelara ez bueltatzea, are gehiago, epaiak ondorioak izan ditzakeela esan digu. Ion Ansak, bestalde, Madrilera jo du, atzo Gorteen eraketa […]

Honekin lotuak