POTTO: Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa

Txapelketa eta epailerik gabeko bertso-saioa elkartzearen ederra!

Bizkaiko bertsolari txapelketaren azken finalerdia aletu dugu eta ariketen aukeraketa diktatoriala eskaini.
Nerea Ibartzabal garaile, eta Lemoako saioko aurreneko lau sailkatuek abenduaren 16ko final handirako txartela eskuratu dute (Onintza Enbeita, Oihana Bartra eta Aissa Intxausti); bosgarren Ibai Amillategi eta seigarren izan da Josune Aramendi.

Bilbo ere bisitatu dugu, Bira Kulturgunea. Señora bertso-eskolak antolatu zuen saioan Nerea Elustondo, Maddi Ane Txoperena, Miren Artetxe eta Janire Arrizabalaga izan ziren kantuan. Terapia ederra.

On egin

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Zaintzaren gaiari urgentziaz heltzeko garaia da” aldarrikatu du mugimendu feministak

ol. Abe 1 , 2023
Milaka pertsona irten dira kalera euripean, salatzeko zaintza ezin dela negozio iturri izan. Goizean, piketeak eta protestak egin dira , Bilboko udaletxe aurrean pleno herrikoia izan da, ondoren Etxeko langileek eginiko ekintza izan da estranjeria aurrean. Arratsaldez, manifestazio jendetsuak izan dira. Deitzaileek argi utzi dute greba eguna mugarri izan dela, […]

Honekin lotuak