IRRATIA.COM #176: Egunkaria libre! eta Aiora Kintanarekin sorkuntzaz berbetan

egunkaria_libre#Egunkaria libre!  Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, elkarrizketak, bideoak, ekimenak oro… Egunkaria eta libre etiketak gainera, sarean erabilienetakoak izan dira gaurkoan, gure inguruan zein eremu zabalagoan.

Ezagutzen dugu aspalditik, baina beraiekin berba egiteko gogo itzela genuen gainera. #Aiora Kintana elkarrizketatu dugu gero. Artista, sortzailea, komunikatzaile ona… Software librea eta webgunean iaioa eta batez ere hizlari ona iruditu zaigu. Sorkuntzaz, sareaz, teknologia berriez, generoaz, arteaz, Internet eta sare sozialak hartu ditugu hizpide. Elkarrizketa interesgarria izan da, baikorra eta emankorra duda barik. Aiora Kintanaren webguneaz berbetan hasi eta bere azken kultur proiektuari buruz mintzatu zaigu amaieran. isuriarte.com

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kubako ekonomia

ar. Api 13 , 2010
Gaurkoan gai hori jorratu du Luis Guridik. Jakin badakigu Kubatik datorren informazio asko manipulatua edo interesatua izaten dela: Luis duela egun gutxi izan da bertan eta bere esperientzia eta ezagutzaren arabera hainbat gauza kontatu digu. Blokeoaren eragina hasteko, eta horrekin batera kontsumo eta ekoizpen txikiak: larri dabiltza kubatarrak. Irtenbidea zenbait […]

Honekin lotuak