BIGARREN LERROAN: Eric Dolphy, Charles Mingus eta Chet Baker

Dolphy1.jpgGoiko idazpuruak adierazten duenez, hiru musikari handi aukeratu ditu Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratian hamabostean behin egiten duen Bigarren Lerroan irratsaioaren emanaldi honetarako. Lehenik, Eric Dolphy saxo eta flautajolearen Epistrophy, South Street Exit eta Miss Ann kantak; gero, tronboiarekin hasi zen arren, baxua maisukiro jotzen duen Charles Mingus handiaren Prayer For Passive Resistance, Do Nothin´Till You Hear From Me eta Mingus Fingus N. II; eta, azkenik, Chet Baker tronpetajolearen The Best Thing For You, How Deep Is The Ocean eta El Morro. Deskargatu nahi baduzu saioa, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Sei urte, Atomoog, Afrika, Linda Draper, Neko Case eta beste

az. Mai 10 , 2006
Sei urte talde euskaldunaren Jauzia izeneko azken diskoa izan dugu entzungai gaurko Musibla saioan. Afrika ere ekarri dugu gurera bere lehenbiziko lanarekin, eta Atomoog taldeak euskal Herrian musika elektronikoa gero eta indartsuago dagoela erakutsi digu. Atzerritik Amerikako folkaren eremuan kokatzen diren bi emakume garrantzitsu izan ditugu bidaide: Linda Draper eta […]

Honekin lotuak