Eguraldi aldaketak eta hezurretako minak Oier Gorosabelen aholkuetan

Hotz eta hezetasunarekin batera gertatzen den makaltzea azaltzeko argibide fisiologiko konplikatuak eman baditzakegu ere, modu sinplean azaltzen saiatu da gaurko saioan Oier Gorosabel fisioterapeuta.  Eguraldiarekin batera, airearen hezetasuna eta presio atmosferiko aldaketak gertatzen dira. Eguraldi onarekin, presio altuak halako euskarri efektua egiten du objektuengan, gorputz atalak barne. Eguraldi euritsuarekin, berriz, presio hori txikiagoa da eta, orduan, guri interesatzen zaigun fenomenoa gertatzen da: gerriko batekin presionatutako sabela askatzen den bezala, presio atmosferikoaren euskarriaz askatutako gorputz atala ere zabaldu eta harrotu egiten da bolumen handiagoa hartuz, hezetasunak harrotzea areagotzen du. Terapia fisikoak egiteko eskumena duen profesional bakarra fisioterapeuta da eta hark bakarrik ziurtatuko dizu diagnostiko zehatza eta arriskurik gabeko tratamendu egokia. Eskurik onenak aukeratu ostean, orduan bai: erlaxatu eta gozatu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Bolin kapitainaren gerra turismoa (1938)

ar. Eka 12 , 2018
Francoren gobernuak errelatoaren gerrari lehentasuna eman zion, batez ere bere barrabaskeriak eta Alemania naziaren eta Italia faxistaren indarren presentzia estaltzeko asmoz. Ildo horretan, gerra turismoa ere antolatu eta sustatu zuten 1938ko udan. Lehenengo ibilbidea Bilbotik igarotzen zen. Bolin kapitainak eratu zuen, Gernika gezurrez bonbardatu zuen gizona. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180613_Gomutan_45.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak