Eskua igeltsuan sartuta izan du Oier Gorosabelek duela gutxi, hezurra apurtu eta sendatzeko prozesua azaldu digu. Hori dela eta, traumatologia eta ortopedia arloetan sakontzeko aukera izan dugu, gure burua ahal denik eta ongien sendatze aldera. Izan ere, askotan frogatu dugunez, ez dago osasun arazoa norberak izatea baino hoberik horretan espezialista […]

Hotz eta hezetasunarekin batera gertatzen den makaltzea azaltzeko argibide fisiologiko konplikatuak eman baditzakegu ere, modu sinplean azaltzen saiatu da gaurko saioan Oier Gorosabel fisioterapeuta.  Eguraldiarekin batera, airearen hezetasuna eta presio atmosferiko aldaketak gertatzen dira. Eguraldi onarekin, presio altuak halako euskarri efektua egiten du objektuengan, gorputz atalak barne. Eguraldi euritsuarekin, berriz, […]