Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurka manifestazioa Igandean

Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez lelopean, manifestaziora deitu du Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformak iganderako. Algortan egingo dute protesta, eta 13:00etan abiatuko da, Telletxe plazatik. Indarkeria matxista hau ikustarazteko unea ere iritzi dela aldarrikatu dute eta datuak ere mahai gainean jarri dituzte. Honen inguruan berba egiteko Josebe Iturriotz  izan dugu gurean. Europako Kontseiluak 2010ean osatutako ikerketa baten arabera. 13 urtetik beherako umeen artean, lau neskatotik batek eta zazpi mutiletik batek jasan du halako eraso bat. Erasoen %2 eta %10 artean soilik ezagutzen dira, horrek esan nahi du gainontzekoak ikusezinak direla.  Bestetik aipatu digu haurren kontrako indarkeria matxistan auzitegiak arazo larri direla, izan ere epaileak ez daude prest. Indarkeria mota hau gainera familia giroan ematen da. Askotan haurren hitza ere ez da sinesten beraz baliabideak eta borondate politikoa izateko unea da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Berri Txarrak, Jonathan Richman, Elvis Costello, Planxty-ren sarea, Pink Floyd-en psikodelia

lr. Eka 23 , 2018
Batzuetan kantuek denbora gutxian lortzen dute urrezko domina. Berri Txarrak-ekoek grabazioz grabazio hobekuntza eta beti aurrera. Infrasoinuak pasa den udazkenean kaleratu zuten baina gaurko urrezko kantua bertatik atera dugu. Spoiler izeneko abestia. Gero Katedral bat ere entzun dugu. Bide horretatik, Gorka Urbizu tartean dabilen Peiremans ekarri eta taldearen hiru kantu […]

Honekin lotuak