Birkit musikaria, Markeliñe eta Fermin Muguruza gaurko zuzeneko saioan

Gaurko saioan  Birkit musikariaren lana zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. 2017ko udan “emen” bere lehen diskoa argitaratu zuen Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izandako Birkite Alonsok. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan. Saioan zehar bidelagun izan dugu. Sorpresaz betetako saioa izan da Aretha Franklin kantariaren bertsio ederra eskaini digu. Fermin Muguruza ere izan dugu solaskide, gaur euskara saria jasoko baitu Hau Pittu Hau konpartsaren eskutik. Elkarrizketen atalean kale antzerkia izan dugu protagonista, Markeliñek “Carbon Club” eta “Chef nature” lanak eskainiko ditu Aste Nagusian.  Pop rock lehiaketan parte hartzen duen Muskhum taldeko partaideak izan dira gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Shakti Olaizolak “Baldin bada” antzezlana eskainiko du Aste Nagusian

ol. Abu 24 , 2018
Bihurtzeak, akrobazia, dantza, pintura, antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen ditu “Baldin Bada” obrak. Shakti Olaizola eta Joseba Negro, bi pertsonai bihurri eta abenturazale, ezinezko orekak lortu nahian. Igandean Gas plazan arituko dira eta gaurkoan bidelagun izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180824_ShaktiOlaizola.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak