Birkit musikariak bakarkako bigarren lana argitaratu berri du. 2017 “emen” lana plazaratu zuen eta 2021 bukaeran bere bigarren lana  iritsi da, aurrekoarekin alderatuta badakar aldaketa batzuk, izan ere oraingoan taldearekin batera landutako kantuak aurkezten dizkigu. Irratira batu zaigu. Birkitekin  Inertzia deitutako lanaren inguruan luze berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220110_Birkit.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan  Birkit musikariaren lana zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. 2017ko udan “emen” bere lehen diskoa argitaratu zuen Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izandako Birkite Alonsok. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan. Saioan zehar bidelagun izan dugu. Sorpresaz betetako saioa […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuak 18an Arriaga Antzokitik zuzeneko saioa eskainiko dugu, jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Konpartsakideak, jaia giroa eta jaiaren hasieraren berri emango dugu […]

Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan “emen” bere lehen disko grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Gaurkoan Birkite […]