Confeti, el regreso antzezlana Aste Nagusian estreinatu berri da. Komedia musikatua da, eta Confeti izeneko gazte talde baten historia kontatzen du. 30 urte igaro dira taldea azken aldiz elkartu zenetik. Hala ere, kideetako baten heriotzak berriro batuko ditu gainerako guztiak. Horixe da antzezlanaren abiapuntua. Oholtzan honako aktoreak ikusiko ditugu: Mikel Losada, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutia. Obraren gidoia eta zuzendaritza Diego Pérezen eskutik datoz, eta BBK Aretoa da ekoizlea. Abuztuaren 24 arte egongo da ikusgai BBK aretoan. Leire Ucha aktorea izan da gurekin, antzezlanaren inguruko xehetasunak ematen.
Deskargatu hemen.

