Euskal zine bileraren 40 +1 edizio ospatuko du aurten. Urriaren 6an, Telmo Esnal zuzendariaren DANTZA filmak emango dio hasiera 40+1. Euskal Zine Bilerari. Irekiera ekitaldia Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute Ikusgarri aretoan, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin. Gainera, aurten, Begirada saria Kimuak-eri emango zaio, urteetan zehar euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik. Datorren astelehenetik ostegunera bitartean, film ugari proiektatuko ditugu Ikusgarri aretoan. Euskal Zine Bilerako Lehiaketan aukeratutako 20 filmak ikusi ahalko dira. Bestalde, Begirada sariarekin omendu dugun Kimuak ekimenaren bitartez, urteotan Euskal zine bileratik igaro diren filmen emanaldi eta solasaldiak izango ditugu. Egitarau oparoa hiru atal nagusitan banatu dute: Branka, orainaldiari begiratzeko; Ganbara, iraganerako; eta Zerumuga, etorkizunari lotuta.