Lekeitio eta Gernika lotu ditugu, Bizkaiko bertsolari txapelketako akabuko kanporaketa eta Gernikako azokaren baitan urtero izaten den urriko azken asteleheneko bertso-saioa.Gai-jartzaile eta epaileen lana bertsolarien ariketa libreekin uztartzearen magia behartua! Eneko Abasolo, Maite Sarasola, Koldo Gezuraga, Onintza Enbeita, Aitor Arrutia, Beñat Bilbao, Peru Irastortza, Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso izango […]

Ostegunean, urriaren 19an, hasiko dute Lekeition 46. Euskal Zine Bilera eta igandean, urriaren 22an, amaituko dute. Xabier Arrate jaialdiko koordinatzailea da eta bere hitzetan, euskara hutsez diren filmak bakarrik proiektatzen dituen jaialdirik zaharrena da Lekeitiokoa. Gaineratu du, jaialdiak hiru ardatz dituela: sortu, egin eta partekatu. Aurten 19 laburmetrai ikusteko aukera […]

Badator ibilaldia, 40. Bizkaiko ikastolen jaia ospatuko da igandean Lekeition, Haratzago da ibilaldiak aukeratu duen leloa. Lekeitiko azkue ikastolari egokitu zaio aurtengo ibilaldia antolatzea. Ainara Ikaran Lekeitioko Azkue ikastolako presidenteak azpimarratu du ikastolek “hasierako helburuari” eusten diotela: “etorkizuneko herritarrak hezi” eta “euskaldundu”. Kilometro bi eta erdiko ibilbide laburra atondu dute Ibilaldirako, ia […]

Ertzak sarea euskal eszenarentzako leiho bat ekimena jarri dute martxan Lekeition. Asteburu honetan  zehar topaketak antolatu dituzte. Euskal teatroaren “ertzak” ikusarazi eta harremanetan jartzeko dinamika. Euskal Herrian zehar teatroa, berau egiteko moduak hainbat direla aintzat hartuta, egiten duten talde eta norbanakoak biltzea du helburua eta beraien lana ikustaraztea, edo partekatzea. […]

Azken finalaurrekoa jokatuta, hauek izango dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan egongo diren bertsolariak: Miren Amuriza Plaza, Nera Ibarzabal Salegi, Jone Uria Albizuri, Xabat Galletebeitia Abaroa, Etxahun Lekue Etxebarria, Onintza Enbeita Maguregi, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Aitor Bizkarra Ruiz. Gaurkoan Lekeitiko saioa aztertu dugu Erlantz Ibargurengoitiarekin. Sarrera guztiak agortu ziren Lekeition Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekorako. Giro […]

 Euskal zine bileraren 40 +1 edizio ospatuko du aurten. Urriaren 6an, Telmo Esnal zuzendariaren DANTZA filmak emango dio hasiera 40+1. Euskal Zine Bilerari. Irekiera ekitaldia Loli Astoreka eta Aitor Abaroak aurkeztuko dute Ikusgarri aretoan, Muntu antzerki taldearen laguntzarekin. Gainera, aurten, Begirada saria Kimuak-eri emango zaio, urteetan zehar euskarazko filmen hedapenean egindako lanagatik. Datorren astelehenetik ostegunera bitartean, film ugari […]

Ekainaren 3an, Igandean,  ospatuko da Lekeition Euskal Eskola Publikoaren aurtengo festa “Zapran gagoz” lelopean. Zapran gagoz arrantzaleek erabiltzen duten esamoldea arrantza zorte ona izaten dutenean erabiltzen da, egun Lekeition asko erabiltzen den esamoldea da. Eskola publiko Euskal Herriko hezkuntza sistemaren ardatza izan behar dela azpimarratu dute gaur jaiaren aurkezpenean. Iganderako […]